Eskualdean barrena hainbat eta hainbat herrietan iluntzean manifestaldiak, kontzentrazioak eta giza-kateak izan dira euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira ekartzeko eskaria luzatzeko. Alegian manifestazioa egin dute, baita Amasa-Villabonan eta Anoetan ere. Anoetan gainera, Sarekide egiteko aukera ere egon da plazan, eta Ibarran giza sarea osatu dute argi-zuziekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?