Gabonetako oporrak aspertzeko tarterik gabe igarotzen ari dira

Maier Ugartemendia 2014ko abenduaren 29a

Opor egun hauetan etxeko txikienentzako mota guztietako egitarauak prestatu dituzte, aspertzeko tarterik izan ez dezaten

Gaur, esate baterako, Ibarrako merkatari elkarteak antolatutako tailerrak izan dituzte Ibarran. Bertan cupcake-ak, maskarak eta usaindun zakuak egiten aritu dira Sendi-ekintzako elkartearen goxotasunean. Amezketan, berriz, kultur etxean bildu dira guztiak elkarrekin jolas ezberdinak egiteko. Alegian, altxorraren bila ibili dira. Eta Tolosan, Zerkausian dagoen haur parkean jolas ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute.

Horrez gain, Gabon giro honetan ohikoa den bezala, Laskorain Ikastolak antolatutako Merkatu Txikia zabalik dago ostiraletik aurrera. Urtarrilaren 7ra bitarte egongo da zabalik, goizez 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Bertan lortutako dirua bi proiekturi laguntzeko izango da: Indiako Bordumsa herriko aborigonen osasuna hobetzera bideratuta dagoena eta Mendebaldeko Sahara lurralde askeko Midyick herrian azpiegiturak eraikitzeko egitasmoa.

Arratsaldean ere izango da zer egin nahi duenarentzat:

AMASA-VILLABONA

16:30. Loatzo musika eskolako talde instrumentala, Santiago egoitzan.

ASTEASU

17:00. Haurrentzako filma bat, udaletxeko ikusentzuneko gelan.

IBARRA

17:00. Iratxoen kondairak emanaldia Eidabe taldearen eskutik.

IRURA

17:30. Haur eta gaztetxoentzat pelikulak, kulturunean.

TOLOSA

18:00. Potxin eta Patxin pailazoak, Zerkausian.

Arratsaldean. Musika eskolako ikasleak ibiliko dira arratsaldean kaleak girotzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!