Hemen da Olentzero

Rebeka Calvo Gonzalez 2014ko abe. 23a, 15:09

Iritsi dira Gabonetako oporrak, haurrentzako behinik behin, eta hori dela eta eskualdeko herri gehienetan ekitaldiz betetako egunak dituzte aurretik. Atariak abenduaren 30a bitarteko ekitaldiak bildu ditu ondorengo lerroetan. 

Egitarauak herriz herri

Abaltzisketa

  • Abenduak 24, bihar. 09:00. Eskolako ikasle, guraso eta irakasleak abesten aterako dira baserriz baserri. 17:00ak arte ariko dira. Bazkaria Larrunarri elkartean.


Aduna

  • Abenduak 24, bihar. 08:00. Udaletxe azpitik abiatuta, helduek Gabon kantak abestuko dituzte herrian zehar. 09:15. Uztartzako aparkalekutik abiatuta, haurrek Gabon kantak abestuko dituzte herrian zehar. 12:00. Olentzero eskolara joango da.
  • Abenduak 30, asteartea. 10:30-12:30. 4-12 urte bitartekoentzat gaileta ikastaroa elkartean.


Albiztur

  • Abenduak 24, bihar. Olentzeroren etorrera egingo dute iluntzean. Herritar guztiei irekia dago ekitaldia.


Alegia

  • Abenduak 24, bihar. 11:00. San Joan eskolako ikasleak kalean kantari. 11:15. Txintxarri Abesbatzak meza nagusian abestuko du. 18:30. Olentzeroren eta Maridomingiren etorrera. Txintxarri Abesbatza ere kalean ibiliko da kantuan.
  • Abenduak 25, bihar. 11:15. Txintxarri abesbatzak meza nagusian abestuko du.
  • Abenduak 26, 27 eta 30. 16:00. Gabonetako pilota topaketak. 26an eta 27an kanporaketak eta 30ean finalak.
  • Abenduak 29. 10:00-13:00: Haur ekimenak.


Alkiza

  • Abenduak 24, bihar. 09:00. Olentzero eskolara joango da. Ondoren, kultur etxera joango da opariak banatzea. Handik Peru baserrira joango dira abestera.


Altzo

  • Abenduak 24, bihar. Altzo Azpin elkartuko dira goizean gureaso, irakasle eta ikasleak eta etxez etxe ibiliko dira kantuan.


Amasa-Villbona

  • Abenduak 24, bihar. Jaiotza bilduma egun osoan, Zentroko plazan, doan.17:30. Olentzero eta Maridomingiren jaitsiera Otsabitik. 18:15. Olentzero eta Maridomingi herrian.
  • Abenduak 26, ostirala. 16:30-19:30. Gabon parkea, Bearzana frontoian. 22:30. Aljibe Gauak: (Joseba Usabiaga (Oroitza-penak bakarrizketa), Iker Lauroba eta Leire Leturia (emanaldi akustikoa)
  • Abenduak 27, larunbata. 12:00. Sahara-Villabona futbol partidua Arratzain futbol zelaian.
  • Abenduak 27 eta 28. 17:00. Haurrentzako zinema saioa: Pingüinos de Madagascar, Gurean.
  • Abenduak 29, astelehena. 16:30. Loatzo musika eskolako talde instrumentala, Santiago Egoitzan.


Amezketa

  • Abenduak 24, bihar. 09:30. Zumadi eskolako haurrak Ugartetik aterako dira Gabon kantak abesteko. 13:00. Haurrentzako bazkaria Zazpitturri elkartean Guraso Elkarteak prestatua. Ondoren saskiaren zozketa.
  • Abenduak 26, ostirala. 10:30-13:30. Haur parkea, frontoian. Nerabeak laguntzaile izango dira.
  • Abenduak 29, astelehena. 11:00-13:00. Jolas kooperatiboak, kultur etxean. 16:30. Gaztelekuko frontenis txapelketa.
  • Abenduak 30, asteartea. 11:00-13:00. Altxorraren bila, kultur etxean.


Anoeta

  • Abenduak 24, bihar. 18:00. Olentzero eta Maridomingiren etorrera, plazan, udalak antolatuta. Loatzo Musika Eskolak eta Anoetako Anitz Dantza Taldeak hartuko dute parte. Ondoren, Olentzerok eta Maridomingik gozokiak banatuko dituzte hurbiltzen diren ume eta gaztetxoen artean. Herriko eragileak 08:00etan elkartuko dira Gazte Asanbladak antolatuta baserriz baserri kantari joateko. Ondoren, bazkaltzeko bilduko dira.
  • Abenduak 25, osteguna. 12:00. Anoetako Txituslari Taldearen kalejira, udalak antolatuta.
  • Abenduak 26, ostirala. 17:30. Eragileek antolatutako egitarauaren barruan, Zohardia dokumentala Gaztetxean.
  • Abenduak 30, asteartea. 19:00. Mikelasagastin Iñar Sastre pianojoleak The Artist filma musikatuko du, udalak antolatuta.
  • Abenduak 30, asteartea. 17:00. Haurrentzako jolasak eta ondoren, txokolate jatea, herriko eragileek antolatuta.


Asteasu

  • Abenduak 24, bihar. Eskolakoak Gabon kantak abesten ibiliko dira goizean, eta eguerdian iritsiko da Olentzero frontoira.
  • Abenduak 26, ostirala. 19:00. Josu Muguruzaren bizitza kontatzen duen Zohardia dokumentala eta egileekin hitzaldia, udaletxeko ikusentzutekoen gelan.
  • Abenduak 27, larunbata. Pilota partidak.
  • Abenduak 28, igandea. 18:00. Erromeria, udaletxeko arkupetan.
  • Abenduak 29, astelehena. 17:00. Haurrentzako filma bat, udaletxeko ikusentzutekoen gelan.


Baliarrain

  • Abenduak 24, bihar. 14:00. Plazan elkartu, eta etxez etxe abestera.


Belauntza

  • Abenduak 24, bihar. 16:00. Plazan elkartuko dira haur eta helduak eta kantari ibiliko dira herritik. 18:00. Olentzeroren jaitsiera. Ondoren, askaria.


Berastegi

  • Abenduak 24, bihar. 09:00. Plazan elkartuko dira eta kalejiran ibiliko dira. 15:00etan elkartuko dira beriz ere kantuan ibiltzeko. 

Berrobi

  • Abenduak 24, bihar. 10:30. Herriko ume eta gurasoak etxez etxe ibiliko dira Gabonetako kantak abesten. Ondoren. Hamaiketakoa prestatuko dute abesten ibili direnentzat.


Bidania-Goiatz

  • Abenduak 24, bihar. 09:00. Olentzero eta Maridomingiren etorrera, Usiondotik abiatuta. Egun guztian herriko haur eta gurasoak herrian zehar abesten ibiliko dira. 18:30. Goiatzera Olentzero eta Maridomingin iritsiko dira eta frontoian ongi etorria egingo diete.


Elduain

  • Abenduak 24, bihar. 14:30. Gurasoak eta haurrak bildu eta herrian kantari ibiliko dira, trikitixarekin lagunduta.


Hernialde

  • Abenduak 24, bihar. 09:00. Bentatik irtengo dira eta ondoren, herri guztia zeharkatuko dute abesten. 18:30. Jaitsiko da Olentzero Frontoira.


Ibarra

  • Abenduak 24, bihar. 18:30. Olentzeroren jaitsiera, San Bartolome plazan.
  • Abenduak 27, larunbata. 11:00-13:00. Ipotxen zirkoa izeneko emanaldia, Belabieta kiroldegian.
  • Abenduak 29, astelehena. 11:00-13:00. Eguberritako Cupcake-ak, Gabon Zaharreko maskarak eta usaindun zakuak egiten ikasteko tailerrak, Sendi-Ekintza elkartean. 17:00. Iratxoen kondairak emanaldia Eidabe taldearen eskutik.
  • Abenduak 30, asteartea. 17:00. Katillukadak bertso-txotxongilo emanaldia Kontakatillu taldearen eskutik, kultur etxean.


Ikaztegieta

  • Abenduak 24, bihar. 08:30. Baserriz baserri eta herrian kantuan. 18:00. Olentzero eta Maridomingiren etorrera plazan.


Irura

  • Abenduak 24, bihar. 12:00. Hamaiketakoa plazan. 12:30. Maridomingi joango da Olentzerontzako gutunak jasotzera. Udalak haurrei erabiltzen ez dituzten jostailuak eramateko eskatu die.  18:00. Olentzeroren etorrera, kalejira eta opari banaketa. Ondoren, Irurako merkataritza sustatzeko kanpainaren sari banaketa.
  • Abenduak 26, ostirala. 17:30. Sutondoan itzal antzerkia, kulturunean.
  • Abenduak 27, larunbata. 15:00. Irteera gaztelekukoentzat Txuri Urdinera.
  • Abenduak 29, astelehena. 17:30. Haur eta gaztetxoentzat pelikulak, kulturunean
  • Abenduak 30, asteartea. 18:00. Dantzan ikuskizuna korri, Xalto eta Brinko pailazoekin, kulturunean.


Leaburu-Txarama

  • Abenduak 24, bihar. 15:00. Plazan elkartuko dira, etxez etxe kantari eta eskean ibiltzeko.


Lizartza

  • Abenduak 24, bihar. 18:30. Olentzeroren jaitsiera, Zimiterioan.
  • Abenduak 28, igandea. 11:00. Lizartzako pilota eskolako eguberritako topaketak, frontoian.
  • Abenduak 30, asteartea. Goiz eta arratsaldean. Haur parkea, frontoian.


Orendain

  • Abenduak 24, bihar. 19:00. Herriko taldea, kantari ibiliko da betiko moduan. Bazkaria Eltxo elkartean.


Orexa

  • Abenduak 24, bihar. 16:00. Etxez etxe eskean ibiliko dira kantari.


Tolosa

  • Abenduak 24, bihar. 12:30. Zerkausian Tolosako Musika Bandaren Gabon kontzertua eta 20:00etan kalejira Gorriti plazatik. 17:30. Olentzero eta Maridomingo aterako dira Izaskundik. 18:45ak aldera iritsiko dira Zerkausira eta han egongo dira 20:00ak arte.
  • Abenduak 29, astelehena. 18:00. Potxin eta Patxin pailazoak, Zerkausian.
  • Abenduak 30, asteartea. 18:00. Txoborro Magoa, Zerkausian.
  • Abenduak 26, ostirala. 16:00-19:00. BOX·A-k antolatutako poltsa tailerra. Materiala zein tresnak BOX·A-k jarriko ditu, pintzelak izan ezik. 2 poltsa emango zaizkio pertsona bakoitzari. Taldea, 6 pertsonek izena ematean itxiko da. Izena emateko idatzi email bat bidali gu@boxagara.com helbidera gaian poltsa tailerra jarriaz. 15 euro ordaindu behar dira. 17:00. Zinema, Mortadelo y Filemon, Gazte Topagunean, 12 eta 16 urte arteko gazteentzat.
  • Abenduak 27, larunbata. 12:00. Tolosa Kantari, Alde Zaharreko kaleetatik barrena. 17:00. Wii txapelketa, Gazte Topagunean, 12 eta 16 urte arteko gazteentzat.
  • Abenduak 26, 27 eta 28an.09:30-12:30. Irudimenezko munduak tailerra, 6 urtetik gorakoentzat, Topic zentroan.
  • Abenduak 26, 27 eta 29. Musika eskolako ikasleak ibiliko dira arratsaldeetan kaleak girotzen.
  • Abenduak 27, larunbata. 18:30. El Retablo konpainiaren eskutik Animales txotxongilo emanaldia, Topic zentroan.
  • Abenduak 27tik 30ra. Haur parkea Zerkausian 2-8 urte bitarteko haurrei zuzendua eta bertan, surf ohola, Santa Fe trena, bi puzgarri, 20 aparailu mugikor (trizikloak, balanzinak, psikomotrizitateko aparailuak…), bi airezko mahai, futbolin bat eta XBox bat egongo dira.Tailerrak ere egingo dituzte.


Zizurkil

  • Abenduak 26, ostirala. 11:00-13:30 eta 16:30-19:30. Gabon parkea jarriko dute Intxaur frontoian. Jokoak, puzgarriak, ludoteka eta wipe out jokoa egongo dira bertan. Iriarte tabernak, gainera, pintxo potea eskainiko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!