Jokin Altunak Xalaren ordez jokatuko du binakako txapelketan

Asier Imaz 2014ko abenduaren 22a

Binakako esku pilota txapelketa asteburuan hasi zen. Iñaki Artolak ostiralean jokatu zuen Albisurekin, eta galdu egin zuten, Oinatz Bengoetxea eta Aretxabaletaren aurka. Leitzarra izan zen partidako izarra, eta Albisuk ez zuen bererik eman. 

Alegiarra bikain hasi zen, baina Bengoetxea VI.aren aurrean, kosta egin zitzaion erritmoari eustea. Binakako txapelketaren barruan, lehen jardunaldiko azken partida atzo jokatu zen Tolosako Beotibarren. Bertan, Xala lesionatu egin zen, eta bere ordez, hurrengo igandean, Jokin Altuna amezketarrak jokatuko du Merino II.arekin, Bengoetxea VI-Aretxabaletaren aurka. Partida hori Eibarren izango da. Artolak, bere aldetik, Tolosan jokatuko du astelehenean, Ezkurdia eta Zabaletaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!