Gabonetan zer egin?

Tolosaldeko Ataria 2014ko abe. 18a, 11:51
Argazkia: Bi tanta diseinu grafikoa

Dozenaka ekitaldi izango dira eskualdeko herrietan gabon egun hauetan. Herri guztietako ekitaldiak bildu ditugu jarraian.

 

ABALTZISKETA

ABENDUAK 20
09:00. San Tomas Azoka. Postuak izango dira plazan (eguraldi txarrarekin, frontoian).
15:30. Mus Txapelketa Larrunarri elkartean. Bikote bakoitzetik gutxienez bat Abaltzisketakoa izan behar da.

ABENDUAK 24
09:00. Eskolako ikasle, guraso eta irakasleak abesten ateratzen dira baserriz baserri. 17:00ak arte aritzen dira. Bazkaria Larrunarri elkartean egiten dute.

ADUNA

ABENDUAK 23
10:30-12:30. 4-12 urte bitartekoentzat Orri-markatzailea ikastaroa liburutegian.

ABENDUAK 24
08:00. Udaletxe azpitik abiatuta, helduek Gabon kantak abestuko dituzte herrian zehar.
09:15. Uztartzako aparkalekutik abiatuta, haurrek Gabon kantak abestuko dituzte herrian zehar.
12:00. Olentzero eskolara jaitsiko da

ABENDUAK 30
10:30-12:30. 4-12 urte bitartekoentzat Gaileta tailerra ikastaroa elkartean.

ALBIZTUR

ABENDUAK 24
Olentzeroren etorrera izango da, iluntzean, herritar guztiei irekia.

ALEGIA

ABENDUAK 19
17:30. Euskara taldearen urte amaierako festa kultur etxean.

ABENDUAK 20
20:00. Txintxarri Txiki eta Txintxarri Abesbatzen kontzertua.

ABENDUAK 23 eta 29
10:00-13:00. Haurrentzako ekimenak.

ABENDUAK 24
11:00. San Juan eskolako ikasleak kalean kantari.
11:15. Txintxarri Abesbatzak meza nagusian abestuko du.
18:30. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera. Txintxarri Abesbatza ere kalean ibiliko da kantuan.

ABENDUAK 25
11:15. Txintxarri abesbatzak meza nagusian abestuko du.

ABENDUAK 26, 27 eta 30
16:00. Gabonetako pilota topaketak. 26an eta 27an kanporaketak eta 30ean finalak.

ABENDUAK 31
16:00. V. San Silvestre krosa.
19:00. Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean manifestazioa.

URTARRILAK 1
11:15. Txintxarri Abesbatzak meza nagusian abestuko du.
12:15. Udal hautetsiek intxaurrak eta mandarinak banatuko dituzte plazan.

URTARRILAK 5
18:30. Errege magoen desfilea.

ALKIZA

ABENDUAK 24
09:00. Olentzero eskolara joango da. Ondoren, kultur etxera joango da opariak banatzera. Handik Peru baserrira joango dira guztiak, abestera.

ALTZO

ABENDUAK 18
19:30. Solasaldia: Indarkeria sexistaren aurpegiak. Gaia: Aurrerapausoak eman badira ere, oraindik, gizon-emakumeen artean botere harremanak eta sexistak ematen dira. Indarkeria fisikoa hor dago baina badira beste indarkeria mota batzuk askotan oharkabean pasatzen zaizkigunak. Hizlaria: Eider Olazar Elduaien. Udaletxeko ekintza eta batzar aretoa.

ABENDUAK 19
18:00. Musika emanaldia. Parte hartzaileak: Loatzo musika eskolako ikasleak, elizan.

ABENDUAK 20
16:00. Inpromatx tailerrak, udaletxeko ganbaran.
19:00. Inpromatx emanaldiak, Batzarremuñon.
17:30. Patxin eta Potxin, frontoian.
21:00. Herri afaria, Elordi elkartean. Ondoren, Karaokea.
Herriko artisten erakustaldia Batzarremuñon: Erakusketa zabalik egongo da abenduak 17tik 19ra 18:00etatik 20:00etara eta abenduaren 20an 16:00etatik 20:00etara.

AMASA-VILLABONA

ABENDUAK 19
20:30. Helduen antzerkia. Amets zirkua salgai, Gurea antzokian.
10:00-13:00. Erniobea institutuko elikagaien eta animalien azoka, Berdura plazan.

ABENDUAK 20
11:00-14:00. Haurrentzako Gabon parkea, Bearzana frontoian.
19:30. Eresargi abesbatzaren Eguberrietako emanaldia, Villabonako elizan.

ABENDUAK 20 eta 21
17:00. Haurrentzako zinema: Mortadelo y Filemon contra Jimmy el cachondo, Gurea antzokian.

ABENDUAK 22
17:00. Haurrentzako zinema saioa: Monster House, Gurea antzokian.

ABENDUAK 23
16:30-19:30. Gabon parkea, Bearzana frontoian.

ABENDUAK 24
Jaiotza bilduma egun osoan, Zentroko plazan, doan.
17:30. Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera Otsabitik.
18:15. Olentzero eta Mari Domingi herrian.

ABENDUAK 26
16:30-19:30. Gabon parkea, Bearzana frontoian.
22:30. Aljibe Gauak Joseba Usabiaga (Oroitza-penak bakarrizketa), Iker Lauroba eta Leire Leturia (emanaldi akustikoa)

ABENDUAK 27
12:00. Sahara-Villabona futbol partida Arratzain futbol zelaian.

ABENDUAK 27 eta 28
17:00. Haurrentzako zinema saioa: Pingüinos de Madagascar, Gurean.

ABENDUAK 29
16:30. Loatzo musika eskolako talde instrumentala, Santiago Egoitzan.

ABENDUAK 31
16:00. Urtezaharreko Krosa. Haurren proba.
16:30. Urtezaharreko Krosa. Proba nagusia.
19:00. Urtezaharreko manifestazio isila, Villabonatik Zizurkilera.

URTARRILAK 1
08:30. Loatzora mendi irteera, Olaederra kiroldegitik.

URTARRILAK 2
16:30-19:30. Haurrentzako Gabon Proba.

URTARRILAK 3
20:00. Kontzertu lirikoa. Nerea Barriola eta Ana Iparragirre, Gurea antzokian.

URTARRILAK 5
11:00-14:00. Haurrentzako Gabon Proba.
19:00. Errege magoen jaitsiera Amasatik, Villabonako plazaraino.

URTARRILAK 11
17:00. Arratoitxo pinpiriña haur antzerkia, Gurea antzokian.

AMEZKETA 

ABENDUAK 22
11:00. Gaztelekuko futbol torneoa.
17:00-19:00. Filma, kultur etxean.

ABENDUAK 23
14:20. Txuri urdinera irteera.

ABENDUAK 24
09:30. Zumadi eskolako haurrak Ugartetik aterako dira Gabon kantak abesteko.
13:00. Haurrentzako bazkaria Zazpitturri elkartean Guraso Elkarteak prestatua. Ondoren saskiaren zozketa.

ABENDUAK 26
10:30-13:30. Haur parkea, frontoian. Nerabeak laguntzaile izango dira.

ABENDUAK 29
11:00-13:00. Jolas kooperatiboak, kultur etxean. 16:30. Gaztelekuko frontenis txapelketa.

ABENDUAK 30
11:00-13:00. Altxorraren bila, kultur etxean.

URTARRILAK 2
13:00. Olaberriako kartinera irteera.

URTARRILAK 5
18:00. Elizatik beherantz abiatuko da  Errege magoen desfilea.
Larrunarri pilotalekura iritsiko dira eta bertan txokolate beroa eskainiko zaie.

ANOETA

ABENDUAK 18
18:00. Loatzo Musika eskolako kontzertua, elizan.

ABENDUAK 22
18:30. Gospel kontzertua euskaraz eta ingelesez, elizan.

ABENDUAK 23
17:00. Mikelasagastin, Haur ikuskizuna, Faustina munduratuz.

ABENDUAK 24
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, plazan. Loatzo Musika Eskolak eta Anoetako Anitz Dantza Taldeak hartuko dute parte. Ondoren, Olentzerok eta Mari Domingik gozokiak banatuko dituzte hurbiltzen diren ume eta gaztetxoen artean.

ABENDUAK 25
12:00. Anoetako Txituslari Taldearen kalejira.

ABENDUAK 30
19:00. Mikelasagasti Iñar Sastre pianojoleak The Artist filma musikatuko da zuzenean.

URTARRILAK 5
18:00. Errege magoen desfilea. Basagain menditik irtengo dira, plazara jaisteko. Anoetako txistulariek alaiturik, eta bertan  gozokiak banatuko dituzte.

URTARRILAK 6
12:00. Anoetako Txituslari Taldearen kalejira.

BALIARRAIN

ABENDUAK 20
19:00. Harkaitz Elkartean Gaztaina jatea eta Gabonetako entsegua.

ABENDUAK 24
14:00. Plazan elkartu, eta etxez etxe abestera.

BELAUNTZA

ABENDUAK 24
16:00. Plazan elkartuko dira haur eta helduak eta kantari ibiliko dira.
18:00. Olentzeroren jaitsiera. Ondoren. Askaria.

HERNIALDE

ABENDUAK 24
09:00. Bentatik irtengo dira eta ondoren, herri guztia zeharkatuko dute abesten.
18:30. Olentzero jaitsiko da Frontoira.

ELDUAIN

ABENDUAK 24
14:30. Gurasoak eta haurrak bildu eta herrian kantari ibiliko dira, trikitiarekin lagunduta.

ASTEASU

ABENDUAK 19
19:00. Kontzertua, Loreto Aramendi eta Xabier Lizaso, San Pedro elizan.
21:15. Pilota partidak: 3. Mailako finala, jubenilak eta afizionatuak, frontoian

ABENDUAK 20
18:00. Harri Handien Euskal Herriko Txapelketa, frontoian.

ABENDUAK 22
17:00. Haurrentzako filma eta merienda, udaletxeko ikusentzutekoen gelan.

ABENDUAK 22tik urtarrilaren 5a bitarte Atzapar Pilota Txapelketa. Finalak goizez ospatuko dira.

ABENDUAK 23
17:00. Haurrentzako ipuin kontaketa, udaletxeko ikusentzutekoen gelan.

ABENDUAK 23
16:00-20:00. Nesken Pala Topaketa.

ABENDUAK 26
19:00. Josu Muguruzaren bizitza kontatzen duen Zohardia dokumentala eta egileekin hitzaldia, udaletxeko ikusentzutekoen gelan.

ABENDUAK 27
Pilota partidak.

ABENDUAK 28
18:00. Erromeria, udaletxeko arkupetan.

ABENDUAK 29
17:00. Haurrentzako filma, udaletxeko ikusentzutekoen gelan.

ABENDUAK 31
17:00. Urrezko Aizkora binakako kanporaketa, frontoian.

BERASTEGI

ABENDUAK 22
Eskolako jaialdia.

ABENDUAK 24
Gabon eskea.

ABENDUAK 31
Urtezaharreko krosa.

URTARRILAK 5
18:45. Erregeen desfilea. Erregeak etorriko dira Urdinarrain auzotik behera plazan jarritako jaiotzara.

BERROBI

ABENDUAK 23
Goizean. Olentzero eskolara joango da ikasleak eta irakasleak bisitatzera.

ABENDUAK 24
10:30. Herriko ume eta gurasoak etxez etxe ibiliko dira Gabonetako kantuak abesten.
Ondoren. Hamaiketakoa prestatuko dute abesten ibili direnentzat.

URTARRILAK 5
19:00. Erregeak laguntzaileekin jaitsiko dira herriko plazara eta bertan opariak banatuko dituzte.

BIDANIA GOIATZ

ABENDUAK 24
09:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Usiondotik abiatuta.
Egun guztian herriko haur eta gurasoak herrian zehar abesten ibiliko dira.
18:30. Goiatzera Olentzero eta Mari Domingin iritsiko dira eta frontoian ongi etorria egingo diegu.

URTARRILAK 5
19:00. Hiru errege magoen etorrera herrira, lehenengo kaleetan zehar ibiliko dira eta ongi etorria Bidaniko frontoian egingo zaie. Bertan, animaliak, jaiotza, taloak… egongo dira.

IBARRA

ABENDUAK 20
11:00-13:00. Ipotxen zirkua, Belabieta kiroldegian.

ABENDUAK 22
17:00. Erreka Mari txotxongilo emanaldia, Rosa Martinezen eskutik, kultur etxean.

ABENDUAK 23
17:00. Ongi etorri Olentzero txotxongilo emanaldia Toni La Salen eskutik, kultur etxean.

ABENDUAK 24
18:30. Olentzeroren jaitsiera, San Bartolome plazan.

ABENDUAK 27
11:00-13:00. Ipotxen zirkua, Belabieta kiroldegian.

ABENDUAK 29
11:00-13:00. Eguberritako Cupcake-ak, Gabon Zaharreko maskarak eta usaindun zakuak egiten ikasteko tailerrak, Sendi-Ekintza elkartean.

ABENDUAK 29
17:00. Iratxoen kondairak emanaldia Eidabe taldearen eskutik.

ABENDUAK 30
17:00. Katillukadak bertso-txotxongilo emanaldia Kontakatillu taldearen eskutik, kultur etxean.

ABENDUAK 31
16:00. Ibarrako III. Urtezahar krosa, San Bartolome plazan.

IKAZTEGIETA

ABENDUAK 19
17:00. Irrien Lagunak, udaletxeko areto nagusian

ABENDUAK 24
08:30. Herriko taldea, baserriz baserri eta herrian kantuan eta eskean.
18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera plazan.

IRURA

ABENDUAK 16
19:00. Loatzo Musika eskolako ikasleen Eguberrietako kontzertua elizan.

ABENDUAK 19
20:00. Jon Gurrutxagaren kontzertua Errekalde tabernan.

ABENDUAK 22
18:30. Zoritxarreko babutxak ipuin-antzeztua (arabieraz + euskaraz), kulturunean.

ABENDUAK 23
17:30. Olentzeroren sekretua antzerkia, Kulturunean.

ABENDUAK 24
12:00. Hamaiketakoa plazan.
12:30. Mari Domingi etorriko da Olentzerontzako gutunak jasotzera. Gogoratu! Ekarri erabiltzen ez duzun jostailu hori.
18:00. Olentzeroren etorrera, kalejira eta opari banaketa.
Ondoren, Irurako merkatariek sustatutako kanpainaren sari banaketa.

ABENDUAK 26
17:30. Sutondoan itzal antzerkia, kulturunean.

ABENDUAK 27
15:00. Irteera gaztelekukoentzat Txuri urdinera.

ABENDUAK 29
17:30. Haur eta gaztetxoentzat filmak, kulturunean.

ABENDUAK 30
18:00. Dantzan ikuskizuna Korri, Xalto eta Brinko pailazoekin kulturunean.

ABENDUAK 31
10:00. Loatzo mendira egun pasa plazatik abiatuta. Bertan hamaiketakoa.

URTARRILAK 5
17:00. Txokolate jatea.
18:00. Errege magoen etorrera, kalejira eta opari banaketa.
Ikastaroak: Haur eta nerabeentzako eskalada eta funky ikastaroak antolatu dira.

LEABURU-TXARAMA

ABENDUAK 24
15:00. Plazan elkartuko dira, etxez etxe kantari eta eskean ibiltzeko.

LIZARTZA

ABENDUAK 24
18:30. Olentzeroren jaitsiera, Zimiterioan.

ABENDUAK 28
11:00. Lizartzako pilota eskolako Eguberritako topaketak, frontoian.

ABENDUAK 30
Goizean eta arratsaldean. Haur parkea, frontoian.

ORENDAIN

ABENDUAK 24
19:00. Herriko taldea, kantari ibiliko da betiko moduan. Bazkaria Eltxo elkartean.

OREXA

ABENDUAK 20
19:30. Elkartean, euskal presoei gutunak idatziko dizkiete eta afaria egingo dute.

ABENDUAK 24
16:00. Etxez etxe eskean ibiliko dira kantari.

URTARRILAK 5
16:00. San Markos ermitatik abiatuta erregeak etxe guztietara bisita egingo dute, opariak banatuz.

TOLOSA

• Zerkausian

ABENDUAK 29
18:00. Potxin eta Patxin pailazoak.

ABENDUAK 30
18:00. Txoborro Magoa

• Gazte topagunea (Kultur Etxea, 12-16 urte artekoei zuzendua).

ABENDUAK 26
17:00. Zinema. Mortadelo y Filemon

ABENDUAK 27
17:00. Wii txapelketa.

URTARRILAK 2
17:30. Zinema: The hobbit

URTARRILAK 3
17:00. Gaztaina jatea.

• Leidor aretoan

ABENDUAK 17
20:30. El lago de los cisnes - Tchaikovsky – Petipa.

ABENDUAK 23
19:30. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren Eguberrietako. emanaldia.

URTARRILAK 3
16:00 eta 18:00. Poxpolo eta Konpainia.

URTARRILAK 8
20:30. Johan Strauss –Gran concierto de año nuevo (The Original Johann Strauss Orchestra balletarekin)

• Topic zentroan

09:30-12:30. Abenduak 26,27 eta 28: tailerrak haurrentzat: Irudimenezko munduak (6 urtetik gorakoentzat).

ABENDUAK 19
20:00. Hi haiz, hi! (Beldur Barik) jaialdia.

ABENDUAK 20
18:30. Musika Eskolako ikasle eta irakasleek kontzertua eskainiko dute. Sarreraren ordainketa janariaren truke egingo da eta ez diruaren truke, ondoren biltzen den janari hau Caritas-i emango zaio.

ABENDUAK 27
18:30. El Retablo konpainiaren eskutik Animales txotxongilo emanaldia.

URTARRILAK 4
18:30. Txotxongilo konpainiaren Zergatik bizi da basoan Txanogorritxuren amona? ikuskizuna. (Topic solidarioa).

• Bestelakoak

Puzgarriak. Zerkausian: 2-8 urte bitarteko haurrei zuzendua. Abenduaren 20an arratsaldez, eta 21, 22 eta 23an goizez eta arratsaldez. 11:00-13:30, eta 16:00-20:00.

Haur parkea Zerkausian: abenduaren 27tik 30ra. 2-8 urte bitarteko haurrei zuzendua eta bertan, surf ohola, Santa Fe trena, bi puzgarri, 20 aparailu mugikor (trizikloak, balantzinak, psikomotrizitateko aparailuak…), bi airezko mahai, futbolin bat eta XBox bat egongo dira.

Tailerrak: Baita, txapak, karetak, koloretako loroak, abalorioak…

Musika eskolako ikasleak. Arratsaldeetan kaleak girotuko dituzte abenduaren 22, 23, 26, 27 eta 29an eta baita urtarrilaren 2, 3 eta 5ean.

Abenduak 20. Gabonetako Azoka Berezia

ABENDUAK 23
20:00. Arimaz orkestraren Eguberri kontzertua Santa Klaran.

ABENDUAK 24
12:30. Zerkausian Tolosako Musika Bandaren Gabonetako kontzertua. Egun berean, 20:00etan kalejira Gorriti plazatik.

ABENDUAK 27
12:00. Tolosa kantari, Alde Zaharreko kaleetatik barrena.

ABENDUAK 31
20:00. Kalejira Gorriti plazatik Tolosako musika Bandaren eskutik.

ZIZURKIL

ABENDUAK 26
Goizez eta arratsaldez, Gabon parkea, Intxaur frontoian. Jokoak, puzgarriak...
Plazako tabernariek pintxo potea egingo dute egun horretan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!