Oilagor beltza: benetakoa ala gezurrezkoa?

Asier Imaz 2014ko abenduaren 9a

Tolosaldeko eta inguruko ehiztariak harrituta daude, eskemak puskatuta: "Zaharrenek ez dute horrelako ezer  ikusi". "Hi, zer demontre duk hori?". "Nork bota dik?". "Redios!". "Inoiz ikusi gabea, eta entzun gabea". "Flipatuta utzi didak".

Oilagor beltz bat bota dute Ezkurran, Nafarroan. Eta argazkian bi oilagor agertzen dira. Bat ohiko koloreekin, eta bestea, beltza! Hori da eskualdeko ehiztarien foroetan zabaltzen ari den mezua. 

Oilagor beltzik orain arte ez du inork ikusi, dirudienez. Eta guztiak harrituta dabiltza. "Zuria edo albinoa bai, baina beltza?". Internet-en ere txuriak aurkitzea ez da zaila, baina beltza? Ez euskaraz, ez gaztelaniaz eta ezta ingelesez ere. Ez dago oilagor beltzaren baten argazkirik.

Gauzak horrela, hemen galdera: Benetakoa, ala gezurrezkoa? Ea erantzunik baden.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!