Tolosaldea, pilotaren bueltan

Asier Imaz 2014ko abe. 9a, 20:16

Asteburuan III. Antton Pebeten Oroimenezko Esku Pilota Txapelketa hasi ziren jokatzen Villabonan. Ondorengoan, igandean, Euskal Herriko Kluben Arteko Nazio Mailako I. Txapelketa jarriko dute martxan, Amezketan. Eta tartean, pilotari profesionalen lehiak egon dira. 


Tolosan eta Amezketan, batera

Astelehenean bi jaialdi antolatu zituzten profesionalak tarteko, Tolosan eta Amezketan. Eta biak, ordu berean hasi ziren. Gaizki pentsatu nahi duenak, badu aitzakia ederra.

Amezketako jaialdian hiru partida jarri zituzten. Lehen lehian, Labaka zizurkildarrak eta Peña tolosarrak jokatu behar zuten, lau t’erdiaren barruan. Peña ez zen iritsi, ordea. Larunbatean tolosarrak partida jokatu zuen, eta eskua minduta gelditu zitzaion. Bere ordez, Olaizola jarri zuten Labakaren aurka. Azken honek, ordea, ez zuen bererik eman, osasun arazoak tarteko.

Jaialdiko bigarren partida ere afizionatuen artekoa izan zen. Eta hemen bai, zaleek ederki gozatu zuten. Buruz-buru aritu ziren Irribarria eta Errandonea. Azken hau aurretik ibili zen partidaren zati handienean, baina lehertuta iritsi zen amaierara, eta orduan erakutsi zuen berea Irribarriak. Ondoren irten ziren kantxara profesionalak. Lau pilotariak eskualdekoak ziren: Jaka lizartzarra, Tolosa anoetarra, Urruzola asteasuarra eta Altuna amezketarra. Lauek itsura polita erakutsi zuten, baina Urruzola bezperan jokaturik zegoen, eta neke hori nabaritu zitzaion.

Tolosan, Olaetxeak eta Artolak jokatu zuten. Lizartzarrak Izarekin osatu zuen bikotea, baina ezin izan zuten partida irabazi, Ladis Galarza guztien gainetik ibili baitzen Beotibarren. Partida bikaina jokatu zuen Baraibarko pilotari handiaren semeak. Ondoren jokatu zen estelarra, eta bertan, Artola-Albisu izan ziren nagusi. Pablo Berasaluzeren itzulerako partida izan zen, lau hilabete geldirik egon ondoren. Alegiarra nagusitu zitzaion bizkaitarrari, eta binakako txapelketarako kinielak sutan jarraitzeko motiboa eman zuen lau t’erdiko txapeldunak.

Aste honetan erabakiko da hain zuzen ere, lehen mailako binakakoan zein pilotari egongo dira. Jokin Altuna eta Iñaki Artola bertan egongo diren jakiteko dago, Olaetxeak aukerak izango dituen ere bai. Zurrumurruak zurrumurru, ia ziurra da eskualdeak ordezkariren bat izango duela. Ea hirurak egoteko aukera duten.


Zeberio II.a, finalaren bila
Erremontean binakako txapelketa jokatzen ari dira, eta iadanik finalerdietan daude. Finalera pasatzeko, bikote bakoitzak bi partida irabazi behar ditu.  Patxi Zeberio elduaindarrak Barrenetxearekin osatzen du bikotea, eta lehen final aurrekoan, ezin izan zuen partida irabazi. Ezkurra II.a eta San Migel txapelketa irabazteko faboritoak dira, eta kanporaketa zaila izango dute lehen partidako galtzaileek. San Migel nagusi izan zen lehen partida horretan, eta beste pilotariek bere erritmoan jokatu zuten. Doneztebeko atzelariak 21 tanto egin zituen, horietatik 15 jokoan, eta beste seirak sakez. Atzelari batentzat izugarrizko zenbakiak dira horiek, batez ere jokoan lortutako tantoak kontuan hartzen badira. Zeberio II.ak eta Barrenetxeak zaila dute finalera sartzea, horretarako hurrengo partida irabazi beharko dute, bestela txapelketari agur esan beharko diote. Bigarren lehia, ostegun honetan jokatuko da Galarreta pilotalekuan.

PILOTA JAIALDIAK

LIZARTZA, ESKU PILOTA
Olaetxea-Aretxabaleta              22
Arretxe II-Begino                     15

Jaka-Larunbe                            13
Tainta-Apraiz                            18
*Apraizen lesioagatik partida ez zen amaitu.

VILLABONA, ESKU PILOTA
Pebeten oroimenezkoa,
final zortzirenak

Etxeberria-Santxez                       22
Lizaso-Erreka                               17

Urretabizkaia-Imaz                   22
Ojuel-Martinez                         13

Hurrengo kanporaketak:
• Abenduak 12, 18:30ean.
• Abenduak 14, 10:30ean.

HERNANI, ERREMONTEA
Binakako txapelketa,
finalerdiak

Ezkurra II-San Migel                40
Zeberio II-Barrenetxea IV        36
*Finalera pasatzeko bi partida irabazi behar ditu bikoteak. Aurreneko finalerdia zenez: 1-0.

AMEZKETA, ESKU PILOTA
Lau t’erdian
Olaizola                                             18
Peru Labaka                                       5

Buruz-buru
Errandonea                                      18
Irribarria                                          16

Binaka
Jaka-Tolosa                                     22
Altuna III-Urruzola                          19

TOLOSA, ESKU PILOTA
Oletxea-Iza                              15
Elezkano-Ladis Galarza             22

Artola-Albisu                           22
Berasaluze-Aretxabaleta          19

ZIZURKIL, ESKU PILOTA
IV. Pilota Txapelketa, finalak
Abenduak 14, 10:00etan

Benjaminak
Irribarria-Zubizarreta
Lizarazu-Etxeberria

Alebinak
Orbegozo-Unanue
Perurena-Ugartemendia

Infantilak
Goikoetxea-Arruabarrena
Alberdi-Unanue

Kadeteak
Zubizarreta-Aranguren
Arruti-Azpitarte

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!