Mezua argia da: "Eskola berria orain!"

M. Ugartemendia 2014ko abenduaren 5a

Lizartzako eskolako guraso eta ikasleek protesta egin dute gaur, eskolaren aurrean eskola berria behar dutela aldarrikatu dute eta egoera aldatzen ez den bitartean ostiralero bertan biltzen jarraituko dutela jakinarazi dute

Atzo Batzar Nagusietako ordezkarien bisita jaso zuten Lizartzako eskolan eta asteartean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Batzordeko kideak izango dira bertan. Asteartekoa bisita "oso garrantzitsua" dela uste dute gurasoek; izan ere, 2015eko aurrekontuan oraindik isteko daudela jakinda, Lizartzako eskola berriaren proiektua 2015eko aurrekontu horietan bertan "sartzea" espero dute. Gurasoen esanetan, "borondatea edukiz gero posible da".

Gainera, gurasoak eta udalak erabakiak hartu behar dituztenen gainean ez badaude "aurrerapausorik" ez dutela lortzen adierazi dute. Horregatik uste dute "oso garrantzitsua" dela presioa egiten jarraitzea, eta bide horretan "egoera aldatzen ez den bitartean" ostiralero elkarretaratzeak egiten jarraitzeko asmoa dute.

Guzti honekin, eskola berria "lehebailehen" behar dutela aldarrikatu dute eta egoera honetan ezin dezaketela jarraitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!