Euskararen eguna dela eta eskualdean antolatutako ekintzak

Maier Ugartemendia 2014ko abe. 2a, 20:31

Bihar Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta eskualdeko herrietan ekintza ugari antolatu dituzte.

Euskarak 365 egun. Hori da atzotik Ibarrako zenbait semaforotan atzotik aurki daitekeen mezua. Izan ere, bihar euskararen eguneko ospakizuna eta aldarrikapena urteko egun guztietara zabaldu nahi dute eskualdeko udal eta eragile ezberdinek, eta egun honen harira hainbat udalek onartutako bandoetan ere aldarrikapen hori egin dute.

Euskara, gaur eta bihar, eta baita etzi ere, noski! Aldarrikapena gure euskaldunon eguneroko ogia bilakatu da, izan ere, Orixek zioen bezala «baina ez gaitzan loak artu, oraindik ere euskara galtzea nai ezpadugu». Hori da semaforoetan irakur daitekeen beste esaera bat, Galtzaundi euskara elkartearekin batera Tolosa eta Ibarrako ikastetxe ezberdinek burutu duten ekimenen barruan.

Hauek dira euskararen egunaren harira antolatu dituzten ekintzak:

ALEGIA ABENDUAK 4, ETZI
17:00. Saroa Bikandiren ipuin kontaketa izango da liburutegian.

AMASA-VILLABONA ABENDUAK 4, ETZI
19:00. Bertso bisita, udala, Mintzola ahozko lantegia eta Bertsozale elkartearekin elkarlanean antolatuta. Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Jexux Mari Irazurekin; Mintzola lantegian.

AMEZKETA ABENDUAREN 1ETIK 5ERA
Egun osoan. Euskarazko hitz politen hormairudia dago Zumadi eskolan.

ABENDUAK 3, BIHAR
11:30. Eskolako haurrek kultur etxean emanaldi bat eskainiko dute herriko jendearentzat.

ANOETA ABENDUAK 3, BIHAR
18:30. Antzerkia: Erdaldun berrien kluba. Auditorioan. Sarrera: 3 euro.

BERASTEGI ABENDUAK 3, BIHAR
15:00. Frontoian Muñagorri Ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoak elkartuko dira. Abestiak, bertsoak, musika eta erromeria izango dituzte.
16:15. Askaria, fronotian.
18:00. Euskara, ospela eta egutera dokumentala Gaztainondo Elkartean eta ondoren, tertulia.

BERROBI ABENDUAK 3, BIHAR
12:00. Flashmoba dantzatuko dute herriko plazan.

IBARRA ABENDUAK 3, BIHAR
10:40-12:00. Ikastolako DBHko Euskal Kultura tailerreko tresna tradizionalen erakusketa.
13:00-14:00. Ikastolako DBHko ikasleek sentsibilizazio kanpaina herrian zehar.
14:30-15:30. Kantu festa, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eskainia, frontoian.
18:30. Udal Pleno Aretoan, XXV. Emeterio Arrese Literatur Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo da. Bertan, saridunek Ibarrako udalaren boligrafoa, liburuetan gastatzeko bonoa eta diploma jasoko dute. Horretaz gain, sarituta suertatu ez diren gainerako lanen artean Errigorako produktuen saski bat zozketatuko da.
19:00. BERRIA egunkariko euskara arduraduna den Irene Arraratsek hitzaldia emango du Udal Pleno Aretoan: Euskararen sexismo ikustezina, Genero gramatikalik gabeko hizkuntza, sexista izan al daiteke?

IKAZTEGIETA ABENDUAK 3, BIHAR
14:40. Eskolako ikasleak plazara aterako dira emanaldi bat eskaintzeko.
16:00. Udalak txokolatea banatuko du.

IRURA ABENDUAK 3, BIHAR
15:00. Kalejiran plazara edo frontoira (eguraldiaren arabera) joango dira ikasle, irakasle, guraso eta herritarrak, ikastolatik.
15:15. Pregoiaren ondoren, Euskaraz Bizi Nahi Dut flashmoba dantzatuko dute. Ondoren. Gaztain jatea.

LEABURU-TXARAMA ABENDUAK 3, BIHAR
Larresoroko (Lapurdi) Udalarekin senidetze ofiziala egingo dute.

LIZARTZA ABENDUAK 3, BIHAR
17:30. Mural bat margotuko dute herritar guztien artean, eta haurrentzat musikaz lagundutako ipuin kontaketa izango da udaleko areto nagusian.

TOLOSA ABENDUAK 3, BIHAR
Egun osoan. Udalak jai egingo du, eta ondorioz, Udal eraikinak itxita egongo dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!