Zubimusu ikastolak festa eguna antolatu du irudi berria aurkezteko

Ataria 2014ko azaroaren 28a

Zubimusu ikastolak irudi korporatibo berria du eta larunbaterako prestatu duten egunarekin Villabona eta Zizurkilgo herritarrei aurkeztu nahi diote

Goiz guztian zehar ibiliko dira kalejiran eta ekimen berezi bat ere prestatu dute. Txaranga, ikastolako maskota eta Argitxo izango dituzte lagun ikastola ikasle, irakasle eta gurasoek. Kalejira Zizurkilgo Zubimusu ikastolatik aterako da, eta lehenengo geldialdia Zubimusu zubian bertan egingo dute; bertan argazki erraldoi bat aterako dute. Handik Malkar plazara joango dira ekimen nagusia egiteko. Izan ere, kartoizko kaxekin ikastolaren logotipo berria eraikiko dute. Gainera, bertaratzen direnen artean pintxoak eta palomitak ere banatuko dira.

Zubimusu ikastola Jesusen Bihotza ikastola zena da, baina zentroaren izaera juridikoa aldatu berri dute eta horregatik logotipo eta izen berria ere sortu dituzte. Orain, Ikastolen Elkarteko kooperatiba barruan dago Zubimusu ikastola ere.

EGITARAU

Azaroak 29, larunbata

11:30. Kafea eta bizkotxoa Zizurkilgo ikastolan

12:00. Zizurkilgo ikastolatik irteera.

12:40. Zubimusu zubian argazki erraldoia.

13:15. Malkar plazan ekintza nagusia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!