2014/12/14 00:00

Oargi Mendi Elkartearen irteera

Oargi Mendi Elkartearen irteera
Tolosaldea

Aralarko mendikatea, Mailoak.

Errazkinera kotxez. Soroaundi deituriko lekutik abiatu oinez (600m), Belutako langatik (918m) pasa eta pixkanaka mailoetako ertzaren bila joan. Lehenengo tontorra Ttutturre (1283m) izango da, ondoren Balerdiraino (1197m) etengabeko gora-beherako ibilbidea jarraituz. Balerditik Astunaldeko lepora jaitsi berriz, eta hemendik Azkaratera (440m).

Ibilbide guztia egiteko 9-10 ordu inguru beharko dira. Zailtasun teknikorik ez dago, baina etengabeko gora-beherako ibilbidea denez gogorra izango da.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna Abenduak 9, asteartea.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!