Bazkarian 60 lagun inguru elkartu dira "giro ederrean", eta arratsaldean jokuak eta kontzertuak izan dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, auzotarren arteko erlazioa sustatzeko helburuarekin hasi ziren egun hori antolatzen, eta izan duen harrera ona ikusita, urtez urte antolatzen jarraitzen dute.