Tolosa CFk etxean hutsean berdindu du Zarautzen aurka

Asier Imaz 2014ko azaroaren 15a

Etxean partidarik galdu gabe jarraitzen du Tolosak, baina gaurkoa, irabaztekoa zen, eta ondorioz, bi puntuk ihes egin dute Berazubitik.

Lehen zatian indartsu atera da talde urdina, eta markagailuan aurrea hartzeko aukera izan du. Zarautzek ordea, pixkanaka, zelai erdian jokalariak pilatu eta euren jokoari sendotasuna eman diote. Bi taldeak parean jarri dira orduan, eta etxekoek behera egin dute. Partida nahasia gelditu da, eta horrela iritsi dira atsedenaldira.

Bigarren zatian tolosarrei berriro ere kosta egin zaie jokoan sartzea, eta golak urrun zirudien, hau da, argi zegoen partida hutsean amaituko zela. Epaileak orduan Zarautz bat gutxiagorekin utzi du, eta Tolosak gora egin du, golaren bila. Aukerak izan dituzte, batez ere geldikako jokaldietan, baina ez Mariok, Ez Fuentesek eta ez Endikak ez dute asmatu. Amaieran, beraz, 0-0.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!