Behobia-Donostia, Tolosaldetik begiratuta

Asier Imaz 2014ko azaroaren 10a

Alain Irazu, bigarren ezinduen mailan. (Facebook/Irristaka)

Ilarak eta ilarak, eta amaierarik ez da ikusten. Alde batean ikuslea, eta bestean beste horrenbeste. Eta horietan ere, ez da amaierarik ikusten. Behobia-Donostia lasterketako irudia da hori, azken zuzengunean. Lasterketa herrikoia, inondik ere.

Gehienek helburu bakarra dute, helmugara iristea. Gutxi batzuk, lasterketan lehen postuetan sailkatzea. Eta denek dute Behobia Donostian lekua. Aurten 50 urte bete ditu. Tolosaldetik ia 500 kirolari joan dira bertara. Batzuk korrika ibiltzeko asmoz, eta besteak patinetan. Eguraldia, kezka iturri lasterketa aurretik, lagun izan zuten; euria irteeran bakarrik azaldu zen. Ibilbide berria «politagoa da» zioten batzuk. Paisaia aldetik mintzo ziren. Izan ere, lasterka sufritzeaz gain, gozatzeko tartea ere eskaintzen du Behobia-Donostiak aisialdi proba handiak.

Iker Pagola eta Joseba Jauregi tolosarrak:

Mikel Ugartemendia (Irristaka taldeko kidea):

Hainbat datu

Tolosaldekoak:
485 parte hartzaile inguru. Korrika, 460. Gainontzekoak, patinetan.   

Patinetan:

• Alain Irazu, Irristaka taldeko tolosarra, bigarren ezinduen mailan.
• Irristakako beste hainbat kideren postuak: Unai Perea, seigarren; Iñaki Zubillaga, zazpigarren eta Igor Aranburu, hamabigarren.

Korrika:
• Lehen neska: Hernialdeko Itsaso Leunda. Denbora: 1:18:56.
• Lehen mutila: Ibon Gonzalez tolosarra. Denbora: 1:09:47.
• Denbora aipagarriak, Tolosa CF Atletismo taldeko kideak: Sergio Roman Bermejo (1:07:25); Mikel Albeniz (1:07:31); Juan Luis Gómez Gallego (1:09:00); Eduardo Gallego Pavon (1:09:34).
• Eskualdeko multzo aipagarriak: Iker Pagola 1:09:50. Ondoren, 1:11n bost korrikalari daude: Iker Manso eta Joseba Jauregi tolosarrak; Ibai Madina berrobitarra; Beñat Doyharzabal ibartarra eta Iban Agirrezabala berastegiarra.
• Behobia Gaztean Tolosa CF Atletismo taldeko kideak; (2.) Maria lasa; (3.) Izaro Perurena; (4.) Eneida Saldias Mujika; (5.) Iñaki Beitia eta (16.) Iñigo Amenabar.

Sailkapen orokorra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!