'Usotan' dokumental laburra

Asier Imaz 2014ko azaroaren 10a

Uso garaian, Ibarrako eta Tolosako lau lagunek postua hartu dute Otzaurten. Goizean goiz kotxea eta eskopeta hartu, eta mendira; usoak noiz iritsiko zain.

Bi hilabeterako hartzen dute postua Jabi Rezolak, Amondaraintarrek eta Eneko Pasabanek. Hiru eskopeta egon daitezke gehienez postuan, eta ondorioz, Mikel eta Iban anaia txandaka ibiltzen dira. Azaroa bukaera arte, ahal duten guztietan Otzaurtera joango dira ibartarrak eta tolosarrak, eguzkia atera baino lehen. Egunsentian birigarroak, eta ondoren, zortea bada, lehen printzekin batera usoak. Mila bizipen eta kontu kontatzeko, baina horiek postuan gelditzen dira. Zer egiten duten bertan, ordea, ikusgai dago Usoak dokumental labur honetan. Bertan, Jabi Rezolak dion bezala: "Hauxe da gure bizitza".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!