Finalerdien bila joango da Olaetxea, bihar, Iruñera

Imanol Garcia Landa 2014ko aza. 7a, 09:00
Mikel Olaetxea.

Xala eta Retegi Bi-ren arteko partidara begira egotekoa zen Saralegi, baina asteburu honetan ez da jokatuko.

Asteburu erabakigarria izango da Lehen Mailako Lau t’erdiko Txapelketan. Ekaitz Saralegi amezketarraren eta Irujoren arteko partida astebete atzeratu bada ere, Saralegik behatzean izandako lesioa dela eta, ligaxkaren azken jardunaldia izango da beste pilotari guztientzat, tartean Mikel Olaetxea lizartzarrarentzat. Olaetxeak Bengoetxea VI.aren aurka jokatuko du eta finalerdietara igarotzeko aukera eskura du.

Lizartzarra eta leitzarraren arteko partida Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko da, bihar, 16:45ean hasiko den jaialdian, eta hirugarren partida izango da. Olaetxeak ligaxkan jokatutako bi partidak irabazi ditu, baina hirugarren honetan ere bere jokorik onena erakutsi beharko du finalerdietara igarotzeko. Izan ere, lizartzarrak gutxienez 16 tanto egin behar ditu Bengoetxearen aurka, txapelketan ematen ari den ezustekoa borobiltzeko.

Ekaitz Saralegi igandean Xala eta Retegi Biren artekoari begira egotekoa zen. Retegik irabaziz gero, matematikoki lortuko zuen finalerdietarako txartela, baina azkenean, partida hori ez da igande arratsaldean jokatuko. Xalak atzerapena eskatu du, bizkarreko mina medio. Errekuperatzeko denboa eman die enpresek, eta azkenik, lehia hori azaroaren 16ko asteburuan jokatuko da. Saralegi eta Irujoren artekoa ere, asteburu horretan jokatuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!