Amasan, Alkizan eta Amezketan festarako gogoekin, San Martin

Erabiltzailearen aurpegia Igor Agirre 2014ko aza. 6a, 11:13

Amasan dagoeneko hasi dira festetako egitarauaren ekitaldiekin.

San Martin, negua atzetik edo aurretik, gehienetan bietatik. Asteartean ospatuko dute eskualdeko hiru herrietan azaroaren 11ko santuaren eguna: Amezketan, Alkizan eta Amasan.

Garai batean egun horretan ospatzen zuten Euskal Herriko baserrietan txerri boda edo txerri hilketa. Hiru herri hauetan, egun hau ospatzeaz gain, egitarau mardula osatu dute egun honen inguruan.

Amasan dagoeneko hasi dira ekitaldiekin eta Alkizan ere asteburu honetan izango dituzte ospakizunak santuaren aitzakiarekin.

Alkizako eta Amezketako egitarauak


ALKIZA

 

Azaroak 7, ostirala
21:30. Eskoba txapelketa.
22:30. Mus txapelketa (10 euro bikoteko).

·Azaroak 8, larunbata
16:00. Txerri harrapaketa.
Ondoren. Txokolate jatea.

·Azaroak 9, igandea
11:00. Gurpil lasterketa haurrentzat.


AMEZKETA

·Azaroak 11, asteartea. Erretirodunen eguna.
11:30. Meza nagusia San Martinen.
Ondoren. Bertsolarien saioa San Martinen.
Bazkaria. Bazkaria Beartzana jatetxean bertsolariek eta Laja trikitilariak alaiturik.

AMASA

Azaroak 8, larunbata
20:30. Mondejo afaria Uxo-Toki elkartean.

Azaroak 11, San Martin Eguna
10:30. Meza nagusia.
Ondoren. Idi bakarra asto parearen aurka trikitilariek eta bertsolariek alaiturik.
19:30. Txupinazoa, Martina sorginaren jaitsiera.
Ondoren. Buruhandiak haurren gozamenerako.

Azaroak 12, asteazkena
18:00. Haurren arteko pilota partidak.
Ondoren. Pintxopotea Amasako Uxo-Toki eta Iturri-goxo jatetxearen artean.

Azaroak 13, osteguna, Gazteen eguna
06:00. Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilari eta dultzaineroek alaiturik.
14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
16:30. Soka dantza eta aurreskua plazan.
Ondoren. Trikitilarien erromeria.
21:00. Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

Azaroak 14, ostirala
17:30. Irrien lagunak, Laguntasunaren sekretuak pailazoen emanaldia frontoian.
Ondoren. Txokolate beroa.
20:00. Amasako XXIII. Bakailao lehiaketa frontoian.
23:30. Dantzaldia Triki ta ke taldearen eskutik.

Azaroak 15, larunbata
11:00. Umeen krosa (6. mailara artekoentzat).
12:30. Giza probak Leitzako bi talde mixtoen artean.
14:00. Herri bazkaria.
18:30. Lain taldearen kontzertu akustikoa elizan.
22:30. Bertso saioa Beñat Gaztelumendi, Aitzol Barandiaran, Agin Laburu eta Oihana Iguaran bertsolariekin. Saioaren gai jartzailea: Amaia Agirre.
Ondoren. Erromeria 3gabe2 taldearen eskutik.

Azaroak 16, igandea
18:00. Herri kirol saioa: Amasako gazteak Bedaioko gazteen aurka.
Ondoren. Festei amaiera emateko, Martina sorginaren agurra eta XXV. intxorraren aldatzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!