Aterkipean bada ere, mosaiko erraldoiera joateko deia Aiztondokoei

Ataria 2014ko azaroaren 5a

Izena emateko aukera dago oraindik larunbatean Donostian egingo den mosaiko erraldoierako.

Gure Esku Dago egitasmoak bultzatuta mosaiko erraldoi bat antolatu da Donostiako Zurriola hondartzan 11:00etan. Ekaineko giza kateari jarraiki egingo den lehenengo ekintza da larunbatekoa eta 5.000 pertsona biltzeko erronka jarri du helburutzat egitasmoak.

Mosaikorako izen ematea irekita dago eta Gurea zinema aretoan apuntatu daiteke jendea bertan parte hartzera azaroaren 5ean, 6ean eta 7an, 18:30etik 20:00etara. Bestela, gureeskudago.net helbidean Zurriola hondartzan egingo den mosaikora apuntatzea ere posible da.

Mosaikoa aterkiekin osatzeko asmoa dago eta aterkiak ere salgai egongo dira 5 euroren truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!