Dispertsioarekin amaitzeko eskatuko dute beste behin gaurko elkarretaratzetan

Ataria 2014ko urriaren 31

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko elkarretaratzea egingo dituzte beste behin, hileko azken ostiralean. Eskualdeko hamazpi herritan, beraz, kontzentrazioak egingo dira gaur arratsaldean dispertsioarekin bukatu dadin eskatuz.

Etxerat elkarteak irailean egindako txostenean zehazten duenez, «469 euskal preso politiko daude 76 espetxetan sakabanatuta». Horietatik espainiar estatuko 44 espetxetan 365 preso daude, frantziar estatuko 28 espetxetan 97 preso, eta 5 preso Euskal Herriko 3 espetxetan.

Elkarretaratzeak

Aduna. 20:00.

Alegia. 19:30.

Altzo. 20:00.

Amasa-Villabona. 20:00.

Amezketa. 19:30.

Anoeta. 19:30.

Asteasu. 19:00.

Berrobi. 19:30.

Berastegi. 19:30.

Ibarra. 19:30.

Ikaztegieta. 20:30.

Irura. 19:30.

Gaztelu. 19:30.

Leaburu. 20:15.

Lizartza. 20:00.

Tolosa. 19:30.

Zizurkil. 20:00.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!