"Tolosaldean jartzeko asmoa duten OSI sistema" zer den esplikatzea eskatu du TOPAk

Ataria 2014ko urriaren 25a

Rafael Iribarren Gipuzkoako Osasunaren Lurralde Zuzendariari gutuna bidali dio Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak; argibideak eskatuz. Goizean, Iribarreni bidalitako gutuna herritarren artean banatzen ibili dira TOPAko kideak, Tolosako Trianguloan.

TOPAren arabera OSI sistema hurrengo urtean jarriko dute eskualdean, eta horren inguruko informazioa eskatu dute. "Harrigarria da informaziorik ez izatea inongo arlotan. Ez osasungintzako sektoreak, ez sindikatuek eta ezta politikoek ere".

Rafael Iribarreni, gainera, ondorengoa gogoratu diote eskualdeko herri ekimenetik: "Euskadiko Osasun Antolamenduaren legearen arabera, herritarren parte hartzea da Euskadiko osasun sistemaren funtzionamendu eta antolamenduaren oinarrietako bat". Parte hartze hori bultzatzea aldera, informazioa izatea beharrezkotzat jo du TOPAk.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!