Euskal Herriko txapelaren bila, Otaño, Irazu eta Otaegi

Asier Imaz 2014ko urriaren 24a

Lehen mailako aizkora txapelketaren finala igandean jokatuko da Beasainen, 12:00etan.
Joxe Anjel Sarasolak aztertu du aizkolari bakoitza:

Euskal Herriko Aizkora Txapelketaren finala jokatuko da igandean Beasainen, 12:00etan, pilotalekuan. Lehen mailakoaren finala da, eta sei aizkolari egongo dira bertan. Horietatik hiru, eskualdekoak: Jon Irazu eta Joseba Otaegi zizurkildarrak, eta Unai Otaño ibartarra. Beste hiru aurkariak Aitzol Atutxa, Iñaki Azurmendi eta Joxemari Olasagasti izango dira.

Alde batetik azken urteetako aizkolaririk onenaren hutsunea azpimarratu behar da. Floren Nazabal handia ez da egongo Beasainen, bizkarreko minarekin jarraitzen baitu naparrak. Finalerako sailkatzea lortu zuen Nazabalek, baina ez lesiotik errekuperatzea.

Bestalde, faboritoei dagokienez, bi izen nabarmendu behar dira: etxean jokatzen duen Iñaki Azurmendi eta Aitzol Atutxa bizkaitarra. Horiei aurka egiteko gogoz joango dira beste lau aizkolariak. Eskualdekoekin batera, Joxemari Olasagasti egongo da, eta igeldoarraren beroaldiak kontuan hartzekoak izaten direnez... kontuz!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!