Irristaka, Donostiako Klasikan

Asier Imaz 2014ko urriaren 21a

Donostiko patinetako klasika igandean izan zen, eta Irristaka Taldeko 40 patinatzaile izan ziren lasterketan, 15 kilometroko ibilbidea osatuz. 

Azken urteetan bezala, Gipuzkoako Txapelketak jokatzeko probestu zuten Donostiako proba. Klasikaren irabazleak gasteiztarrak izan ziren, Marianistas taldeko Enrique Leiva eta Berezi Martinez de la Fuente.
Gipuzkoako txapelketan, Irristaka Taldekoak bikain ibili ziren. Promesa-seniorretan Imanol Imaz Errazkin izan zen irabazlea. Master 30ean, Iñaki Zubillaga Artano, eta hirugarrena Igor Aranburu Eskisabel. Master 40an, aldiz, hirugarrena Unai Perea Portularrume izan zen. Taldetik emaitzekin batera, parte hartzea azpimarratu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!