Arruabarrena, Osakako txapeldunorde

Mikel Iraola 2014ko urriaren 13a

Tatjana Mariarekin osatu du bikotea tolosarrak, eta Shuko Aoyama eta Renata Voracova izan dituzte aurkari finalean.

6-1 eta 6-2ko emaitzarekin gailendu ziren Aoyama japoniarra eta Voracova txekiarra, 52 minutuko denboran. Erraz galdu arren, pozik ziren tolosarra eta bikotea. Horren erakusle, Tatjana Malek-ek bere Twitter kontutik zabaldutako txioa: "Ez dugu irabazi baina aste ederra izan dugu. Mila esker Lara". Une honetan, WTAko 75. postuan da tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!