Artolak 22-11 irabazi dio Altuna III.ari

Asier Imaz 2014ko urriaren 11

Lau t'erdiko txapelketako bi partida jokatu dira lepo bete den Alegiako Elorri pilotalekuan. Atzo hasitako jaialdia 01:00ak inguruan amaitu da. Harmailetan, finaletako giroa.

Altuna III.ak atera du lehen sakea, baina luze. Hala eta guztiz ere, partidaren lehen zatian indartsu hasi da amezketarra, eta Alegiako pilota zaleak kopetilun ikusten ziren Elorrin. Artolari kosta egin zaio partidan sartzea, baina pilotari gogorra dela erakutsi du beste behin ere, eta konfiantza hartu bezain pronto, partida berdindu eta iraultzea lortu du. 10-10ekotik aurrera, amezketarra partidatik atera egin da, edo Artolak atera du. Hain zuzen ere hori zen zaleen galdera partida amaieran.

Amezketarraren eta alegiarraren lehia ondorengo ikusleen erreakzioak, astelehenean, Ataria Irratiko Eutsi Goiari! kirol saioan, 12:30etik 13:00etara. 107,6 fm edo ataria.info webgunetik entzungai.

EMAITZAK

Saralegi-Iza         18

Apezetxea-Tolosa 14

Lehen mailako 4 t'erdiko txapelketa, kanporaketa
Retegi Bi    22

Arretxe II   20
Bigarren mailako 4'terdiko txapelketa, ligaxka
Artola         22

Altuna III    11

ETBk grabatutako partida osorik: (Altuna eta Artolaren partida 2:15:00tik aurrera)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!