58 argazkik hartu dute parte aurtengo lehiaketan, eta sari nagusia Karlis eta Richard argazki dendek aukeratu dute. Iker Albisu tolosarrak, beraz, Bermeoko Artiketxea aterpetxean gau bateko egonaldia eta gosaria irabazi du. Ines Berasategi tolosarrak, berriz, Altzoko Arandia Jatetxean bi lagunentzako afaria irabazi du, Cervino mendia Riffelsee lakuan islatutako bere argazkiak sare sozialetan bozka kopuru gehien jaso ondoren.