Negua udan hasten da

Asier Imaz 2014ko urriaren 10a

Gurutzeaga, Urkizu Gainkoa eta Urkizu Azpi baserriak, gauzak egiteko beste modu bat lantzen.

Neguan ganaduak zer jana izan dezan, udan lan egitea beharrezkoa da. Helburu horrekin, Urkizun hiru baserri auzolanean ibiltzen dira: Gurutzeaga, Urkizu Gainkoa eta Urkizu Azpi. Baserri bakoitzak bere lurrak ditu, eta bertan bildutakoa norberarentzat gelditzen da. Baina lana denek egiten dute, norbere lurretan izan edo auzokoaren belardian izan. Makinak ere baserri bakoitzarenak dira, baina besteren zerbitzurako prest.
Belarra moztu, bildu, bolak egin,... prozesu guztia, pausoz pauso www.ataria.info webgunean dago ikusgai.
Egiten dutenaren inguruko hausnarketa, egungo testuinguruan kokatzen dute, bere esanahia azpimarratuz: «Mendebaldeko gizartea norabide batean doa, eta gu aurkakoan. Horrek garrantzi eta balio handia dauka».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!