Gutuna: Topatuko kazetari auzipetuei elkartasuna

Ataria 2014ko urriaren 7a

Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu ditu Topatu-ko hiru kazetari, iazko martxoan Gazte Danbadaren berri emate hutsagatik. Haiei elkartasuna adierazteko, ohar hau kaleratu du Tolosaldeko ATARIA-ko lantaldeak, Auzitegi Nazionalaren erabakiaren aurka:

1. Gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu ‘Topatu’-ko kazetariei eta lantalde osoari.
2. 2013ko martxo amaieran izan zen Gazte Danbada jaialdia, eta ‘Topatu’-ko kazetariek ekitaldi hartako irudiak zabaldu besterik ez zuten egin; alegia, informatu.
3. Prentsa askatasunaren aurkako eraso larria iruditzen zaigu. Informazio eskubidea bermatuta egon behar da beti; ezin da delitu izan, ezinbesteko oinarria delako gizarte demokratiko baterako.

Tolosaldeko ATARIAko lantaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!