Eskualdeko bost pilotari izango dira lau t'erdiko txapelketan

Ataria 2014ko urriaren 3a

Argazkia: ASPE

Txapelketa nagusiko ordezkariak Saralegi eta Olaetxea izango dira. Altuna III.k, Artolak eta Jakak, berriz, promozioko txapelketa jokatuko dute. 

Asteburu honetan emango zaio hasiera lau t'erdiko pilota txapelketari. Bertan, Ekaitz Saralegi eta Mikel Olaetxea arituko dira.

Pasa den urteko txapelketan hirugaren izan zen amezketarra, eta hori dela eta, zuzenean final laurdenetako taldekako ligaxkan hasiko da jokatzen. Lehen aurkaria Juan Martinez de Irujo izango du hilaren 26an. Taldea osatzeko falta diren beste bi pliotariak hauen artean daude: Beroiz, Albisu, Arretxe II, Retegi Bi, Xala edo Urrutikoetxea.

Lizartzarrak, berriz, asteartean egingo du debuta Agurainen Lemunoren aurka. Partida irabaziz gero, Jaunarena izango luke aurkari final hamaseirenetan. Ligaxka azaroaren 9an amaituko litzateke, semifinala 23an jokatuko da, eta finala, berriz, abenduaren 7an izango da. 

Promozio txapelketan, hiru
Bigarren mailako txapelketan, berriz, hiru pilotari izango dira eskualdetik: Jokin Altuna, Iñaki Artola eta Erik Jaka. Lehen biak, talde berean arituko dira lehian, Tainta eta Gorkarekin batera. Lehen neurketa, gainera, euren artean jokatuko dute hilaren 19an. Lizartzarra, berriz, Victor, Rezusta eta Ricorekin batera da taldean, eta azken honen aurka egingo du debuta txapelketan. 

Kasu honetan, azaroaren 2an bukatuko da ligaxka, eta zuzenean finalaurrekoak jokatuko dira, 16an. Finala, berriz, azaroaren 29an izango da. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!