Bai Euskarari Laguna saria jasoko du Kike Amonarrizek

Ataria 2014ko urriaren 1a

Banaiz Bagara elkarteak, berriz, ziurtagiridunen saria jasoko du. Ostiralean izango da sari banaketa ekitaldia.

Datorren ostiralean, hilaren 3an, Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldia egingo da Donostiako Basque Culinary Center egoitzan. Hiru sari banatuko dituzte bertan, eta saridunetako bi eskualdekoak dira: Kike Amonarrizek eta Petra Elser-ek –azken honek, Banaiz Bagara elkartearen izenean– jasoko dute. Hirugarren saridun bat ere izango da: Mendia optika gasteiztarra.

Kike Amonarrizek milaka lagun euskarara gerturatzen naturaltasunez egindako lanari esker jasoko du Bai Euskarari Laguna saria.

Banaiz Bagara Elkarteak, berriz, alor sozioekonomikoaz gain, etorkinak euskarara gerturatzeko egiten duen lanagatik jasoko du saria. 2009an Hernanin hasi bazen ere, egun hamar herritan ari da lanean, tartean Tolosan. Elkartearen xede nagusia biztanle guztien artean euskaraz bizitzeko aukera ematea da, edozein direlarik euren ama-hizkuntza, arraza, ikas baldintza edota baldintza ekonomikoak.

Bestalde, ekitaldian bartean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen irudi berritua erakutsi eta webgune berria ere aurkeztuko dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!