Azken ostiralean ere preso gaixoak gogoan izango dituzte

Ataria 2014ko irailaren 25a

Bihar, ostirala, ohikoa den bezala eskualdeko hamazazpi herritan egingo dituzte elkarretaratzeak

Biharkoa hileko azken ostirala da, eta hilero egin ohi duten moduan eskualdeko hamazazpi herritan euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte. Bihar bereziki gogoan izango dituzte gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak. Asteazkenean aske gelditu zen Ventura Tome preso tafallarra. Murtziako espetxean egon zen ordura arte, etxetik 690 kilometrotara eta lehen graduan, bi minbizi dituen arren; bata prostatakoa eta bestea biriketakoa. Etxerat elkarteak gogorarazi du beste hamar preso daudela oraindik larriki gaixorik.

Azken ostirala
Aduna. 20:00etan.
Alegia. 19:30ean.
Altzo. Festak direla eta, abuztuaren 1ean izango da, 20:30ean.
Amasa-Villabona. 20:00etan.
Amezketa. 19:30ean.
Anoeta. 19:30ean.
Asteasu. 19:00etan.
Berrobi. 19:30ean.
Berastegi. 19:30ean.
Ibarra. 19:30ean.
Ikaztegieta. 20:30ean.
Irura. 19:30ean.
Gaztelu. 19:30ean.
Txarama. 20:15ean.
Lizartza. 20:00etan.
Tolosa. 19:30ean.
Zizurkil. 20:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!