Sare-k Bilbon egingo duen ekitaldira joateko autobusak antolatu dituzte

Maier Ugartemendia 2014ko irailaren 17a

Eskualean ohiko lekuetan daude larunbateko ekitaldira joateko autobusetako izena emateko zerrendak.

Preso eta iheslarien eskubideen alde sortutako Sare mugimenduak ekitaldi bat antolatu hilaren 20rako, larunbaterako, 18:00etan, Bilbo Arenan. Bertara joateko autobusak antolatu dira eskualdean, eta zerrendak ohiko lekuetan daude: Villabonako Iratzarren, Anoetako Itzulin, Tolosako Rakun, Denaken, Ikatzan eta Orbelan, eta Ibarran Atarian eta Alaien daude, besteak beste. Izena emateko azken eguna bihar izango da.
Sare-k azaldu duenez, «siglak alde batera utzita, preso zein iheslarien eskubideak errespetatuak izatea ahalbideratuko duen sare ireki eta anitza osatzea» du helburu. Frantzia eta Espainiako gobernuei, «beren legeak bete ditzatela» eskatzen diete eta baita sakabanaketa politikarekin «amaitu»,isolamenduak «desagertu», eta gaixotasun larriak dituztenak, 70 urtetik gorakoak eta zigorraren 3/4 edo 2/3ak beteak dituzten presok «askatzea».
Sare-ren arabera, «herri honetan era askotariko samina dago eta pertsona ugarirengan eragina izan du». Hala ere, gatazka garaia «atzean» utzi behar dela uste du, honela «bakeari aukera bat» emanez. Mugimenduaren ustez, euskal preso, iheslari eta deportatuen egoerari «konponbidea» ematea eta «beren eskubideen errspetua exijitzea» beharrezkoa da «bake eskenatokian sendotzeko» .
Gauzak honela, Sare-tik eskualdeko herritar guztiei dei egin die larunbatean Bilbon egingo den ekitaldian parte hartzera preso, iheslari eta deportatuen eskubideen errespetuaren alde egiteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!