2014/09/20 10:00

Ugane auzoko jaia

Ugane auzoa,

Egitaraua
IRAILAK 20, LARUNBATA
11:00. Uganeko 16. Txirrindulari Igoera. Parte hartzaileak Ikaztegietako Zubiaurre tabernaren ingurutik aterako dira, Uganerako noranzkoan.
Jarraian. Hernaniko bertsolari gazteek animatutako poteoa egingo dute auzoan barrena. Potearen barruan pintxoak dastatzeko aukera egongo da.
Ondoren. Segalariak. 400 metro karratuko saila zein bikotek lehenago moztu. Parte hartzaileak ondorengo bi bikoteak izango dira:
• Patxi Urretabizkai eta Erreka.
• Andoni Egia eta Andoni Dorronsoro.
14:00. Auzo bazkaria.
Arratsaldean. Ume jolasak, toka, mus txapelketa,...
Segidan. Zozketa.
21:00. Auzo afaria.
Jarraian. Santuipekoen kontzertua.
Egunean zehar. Trikitixa, garagardoa eta mojitoak egongo dira bertaratzen direnentzat egun osoan. Horrez gain, saskiaren zozketarako txartelak erosteko aukera izango da.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!