Iruñea-Gares patinaje lasterketa, Irristakako kideen begietatik

Mikel Iraola 2014ko irailaren 15a

Atzo jokatu zen Iruñea-Gares lasterketa, munduko patinaje lasterketa gogorrena. Irristaka taldeko hainbat kidek hartu zuten parte, eta lehen pertsonan bizitzeko aukera izan dugu.

247 parte-hartzaile izan zituen lasterketak. 10:00etan, Iruñeko Gaztelu plazatik irten ziren guztiak. Tartean, Serafin Zubiri abeslaria itsua zen. Honek ere ibilbide osoa osatu ahal izan zuen gidari baten laguntzaz. Munduko lasterketa gogorrena bezala ezagutua da P2P delakoa, %8ko desnibelera iristen diren igoerekin, eta %12ko jaitsierekin.

Bi frantses izan ziren probako garaile: Mallevoue gizonezkoetan, eta Halbout emakumezkoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!