Euskal Herrikoan Otaño eta Otaegi finalera; Mujikak maila galdu du

Asier Imaz 2014ko irailaren 15a

Euskal Herriko Lehen Mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatu zen larunbatean Aian, 500 ikusleren aurrean.

Lehen sei sailkatuek finalerako txartela eskuratu zuten. Horietatik bi Tolosaldekoak dira: Unai Otaño ibartarra eta Joseba Otaegi zizurkildarra. Aiako kanporaketa Atutxak irabazi zuen, ezustekoa emanaz. Nazabal izan zen bigarrena, eta Otaño hirugarrena. Ondoren Olasagasti, Azurmendi eta Otaegi sailkatu ziren. Azkena Jexuxmari Mujika ibartarrak egin zuen, eta ondorioz, maila galdu eta hurrengo urtean bigarren mailan ariko da. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko erdibitu behar izan zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!