Super ilargia Urkizutik eta Iker Ibarluzearen azalpena

Asier Imaz 2014ko irailaren 10a

Udako hirugarrena, eta urteko azkena. Super ilargia deiturikoa astearte gauez irten zen, eta Urkizutik inoiz baino gertuago ikusten zen. Atariako eguraldi gizonak, Iker Ibarluzeak, gertaeraren nondik norakoak kontatzen ditu Time Lapse honetan.

Super izena %14 handiagoa ikusten delako jarri diote, eta horrez gain, %30 diztiratsuagoa ikusi zen. Ibarluzeak, bideoan, fenomeno honek itsasoan duen eragina ere azaltzen du.

Astearteko ilargiaren antzekoa berriro ikusteko urtebete itsaron beharko da, 2015eko irailaren 28an izango baita hurrengoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!