Ataria irratian, Lander Egia tolosarrarekin hitz egin dugu. Tolosatik Tokyorako bidea bizikletaz ari da egiten, eta Turkian egin dugu bat berarekin. Olatz Ilarregi turismo teknikariak aurtengo udako datu "baikorren" berri eman digu. Tolosako Euskal Herria plazan egokitu dituzten gazteei zuzenduriko etxebizitzen ekimena ezagutu dugu, eta Alegiko Kaleberako jaietara gonbidatu gaituzte gaurko saioan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?