Kalte batzuk ere izan ziren. Iruran, esaterako, argi gabe geratu ziren eta gaueko 22:30ak aldera arte ez ziren normaltasunera itzuli. Tolosan, berriz, Jon Andoni Irazusta kalea, Biala bezala ezaguna dena, putzu handi bat bihurtu zen, eta errepidetik espaloiraino iritsi ziren uraren maila. Gaur goizean garbiketa lanak egiten izan dira.



