Gizonezkoetan Urdaibai izan zen onena 19:02:98ko denbora egin ostean. Historiako bigarren denborarik onena egin zuten bermeotarrek. Hamar segundora Kaiku sailkatu zen, eta hirugarren Hondarribia izan zen, hamaika segundora. Orio izango da ohorezko txandako laugarren trainerua, 19 segundora sartu ondoren.
Anjel Larrañaga Bermeoko bigarren entrenatzailea da, eta emaitzarekin gustura dago. ATARIA IRRATIA-ri egindako adierazpenetan, egindako estropada "bikaina" nabarmendu du tolosarrak. Bandera, ordea, "oraindik irabazi gabe" dutela ohartarazi du, nahiz eta "itsaso txarrarekin ere Urdaibaik doaiak ere badituen".
Emakumezkoetan San Juanek irabazi zuen estropada, eta Nerea Perez tolosarra bertako patroia da. Donostian lehen esperientzia izan du, eta bereziki "giroa eta jendearen animoak" gustatu zaizkio gehien. Hibaikarekiko segundo bakarreko errenta dute pasaitarrek, baina tolosarrak argi du: "Ez dago egina".
GIZONEZKOEN KONTXAKO 119. BANDERA.
Lehen jardunaldia
- URDAIBAI. 19:02:98
- KAIKU. 19:13:52
- HONDARRIBIA. 19:14:48
- ORIO. 19:22:72
- PORTUGALETE. 19:31:24
- SAN JUAN. 19:37:74
- CABO. 19:39:42
- DONOSTIARRA. 20:30:02
EMAKUMEEN KONTXAKO VII. BANDERA
Lehen jardunaldia.
- San Juan 10:36:80
- Hibaika 10:38:12
- Zumaia 10:41:28
- Orio 10:53:52
ESKUALDEKO ARRAUNLARIAK KONTXAN
Hondarribia: Iñigo Jauregi (Tolosa), Jon Lizarralde (Tolosa)
San Juan (Erreka): Endika Lopez (Tolosa), Eneko Zabala (Aduna), Xabier Zabala (Aduna)
Donostiarra: Julen Gorostiaga (Tolosa)
Zumaia: Myriam Aizpurua (Irura), Irati Larrañaga (Tolosa), ioana Alijostes (Tolosa), Andrea Olazabal (Tolosa), Olatz Ortiz (Tolosa), Miren Salvador (Alegia)
Orio: Oihane Iraola (Tolosa)
San Juan (Batelerak): Nerea Perez (Tolosa)
Urdaibai: Anjel Larrañaga (Tolosa), bigarren entrenatzailea.