Oierren aldeko zozketarako txartelak saldu dituzte

Ataria 2014ko irailaren 6a

Ibarrako hainbat eragilek antolatuta, Stop Sanfilippo eguna ospatuko da hilaren 27an, Ibarran. Egun horretan bertan, zozketa handi bat egingo dute Euskal Herri osoko pertsona ezagunek emandako materialarekin, eta txartelak saltzen aritu dira Trianguloan.

Ibarrako gazte talde batek, udal, merkatari eta herriko elkarteen laguntzaz, Stop Sanfilippo elkartearen alde dirua biltzeko antolatutako elkartasun eguna izango da irailaren 27an. Zozketa handi bat antolatu dute egunean bertan, orotariko materialarekin. Esaterako, Pukas etxeak eta Asier Muniainek surf taula eta skate taula bana eman dizkiete. Gauez ibili ahal izateko ekipatuta daude, eta horrelako 18 taula bakarrik topa daitezke munduan. Gaur Trianguloan izan dira txartelak saltzen, zenbaki bakoitza, 50 zentimoko salneurrian.

Hauxe da materiala:

Xabi Alonso, Xabi Prieto, Laporte, Castañeda, Monreal, Mikel Saizar, Eibar taldea, Aritz Aranburu, Iker KArrera, Beldarrain, AMPO Ordizia, Saralegi, Eulate, Albisu, Zubieta, Olaizola II eta Olaetxearen elastikoak; Edurne Pasabanen erlojua, Lara Arruabarrenaren erraketa, ESAITeko materiala, Marea eta Etsaiak musika taldeen eta Pirritx eta Porrotxen materiala; Kike Amonarrizen liburuak; Denak tabernako materiala...

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!