Kontxako Banderaren kanporaketan eskualdeko 22 arraunlari egongo dira

Asier Imaz 2014ko irailaren 3a

Bihar jokatuko da Kontxan egoteko sailkatze-estropada, azken urteetako eskualdeko ordezkari kopuru handienarekin. Guztira 22 izango dira. Nortzuk diren jakin nahi? Hemen aurki dezakezu zerrenda osoa.

Emakumeen kanporaketa 17:30ean hasiko da. Zortzi traineru uretaratuko dira Donostian, eta hauetatik lau azkarrenek finalerako txartela lortuko dute. Gizonezkoen proba 18:00etan hasiko da, eta 24 traineruetatik zazpi sailkatuko dira. Irailaren 7an eta 14an jokatuko dira bandera erabakiko duten estropadak, 11:00etan emakumeenak eta 12:00etan gizonezkoenak.

Eskualdekoak

Hondarribia
Iñigo Jauregi (Tolosa)
Jon Lizarralde (Tolosa)

San Juan (Erreka)
Endika Lopez (Tolosa)
Eneko Zabala (Aduna)
Xabier Zabala (Aduna)

San Pedro
Jon Ander Agirre (Tolosa)
Ugaitz Mendizabal (Tolosa)

Urdaibai
Anjel Larrañaga, bigarren entrenatzailea (Tolosa)

Getaria-Zarautz
Jaione Ortiz de Guzman (Hernialde)

Orio
Oihane Iraola (Tolosa)

San Juan (Batelerak)
Nerea Perez (Tolosa)

Zumaia
Myriam Aizpurua (Irura)
Irati Larrañaga (Tolosa)
ioana Alijostes (Tolosa)
Andrea Olazabal (Tolosa)
Olatz Ortiz (Tolosa)
Miren Salvador (Alegia)

Getaria
Joseba Alustiza (Tolosa)
Aritz Pagola (Tolosa)
Joseba Lasa (Tolosa)
Mikel Lasa (Tolosa)

Donostiarra
Julen Gorostiaga (Tolosa)

Zarautz
Ion Jauregi (Berrobi)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!