Generazio berriari ongi etorria Gazte Egunean

Maier Ugartemendia 2014ko irailaren 3a

Larunbatean ospatu zuten Gazte Egunarekin eman diote hasiera ikasturteari Anoetako gaztetxean

Ikasturte berri hasi dute jada Anoetako gaztetxean. Pasa den larunbatean, hilak 30, ospatu zuten Gazte Eguna eta egun hori probestu zuten belaunaldi berriari ongi etorria emateko. Egun guztiko festa izan zen gosariarekin hasi eta asanblada eta belaunaldi berriari ongi etorria, sagardo dastaketa, paellada, 18:00tan poteoa Berastegiko batukada taldearekin, afaria eta  kontzertuak izan zituzten. Kalera talde lesakarraren kontzertuaren ostean, parranda goizaldera arte luzatu zen Dj Bullekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!