'Guretzako', hainbat jatorritako emakumeen bilgune

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko ira. 2a, 13:54
Anoetako jaietako irudia.
Tolosaldea Garatzenek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako egitasmoak emakumeak integratu eta aisia partekatzeko guneak sortzea du helburu.

Guretzako du izenburutzat proiektuak, eta emakumeen integrazioa du jomuga, haien arteko sareak sortuz. «Eguneroko bizitzarako gaitasunak ikasteko gunea» ere badela diote arduradunek eta, horrela, Tolosaldeko hainbat jatorritako emakumeei eragin nahi diete.
Tolosaldea Garatzenek antolatutako egitasmoa da, eta jardun horretan Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren babesa ere badute. Ezein herritarrek bere aisialdian egingo lukeena egiteko elkartuko dira, horrela, eskualdean bizi diren hainbat jatorritako emakumeak. Film bat ikusi, kafea hartu, osteratxo bat eman edo eguneroko arazoek hitz egiteko bakarrik dauden emakumeek izango dute, aurrerantzean, nora jo. Ingurune berri batera egokitzeak dituen zailtasunak kontuan hartuta, Guretzako proiektuak bide berri bat irekiko die.
Tolosan, Villabonan eta Anoetan antolatuko dituzte bilkurak, abendura bitarte. Tolosan, adibidez, hilabeteko bigarren larunbatean elkartuko dira, Abastos eraikinean, 18:00etatik 20:00etara bitarte. Villabonan, berriz, hilabeteko laugarren astelehenean izango dira hitzorduak, udalaren balioanitzeko gelan, 17:00etatik 19:00etara bitarte. Azkenik, Anoetan Hospel kaleko udalaren lokalean elkartuko dira, hilabeteko laugarren larunbatetan, 18:00etatik 20:00etara bitarte.
Tolosaldea Garatzenek norberari gertuen geratzen zaion guneetan parte hartzea gomendatu nahi izan du baina, hala ere, saio guztietara bertaratu nahi izanez gero, ateak zabalik utzi dituzte. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak 943 65 45 01 telefonora dei dezake, eta baita guretzako2014@gmail.com helbidera idatzi ere; halaber, www.tolosaldeagaratzen.net a

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!