Izaskun auzoko jaien egitaraua eta bideoklipa

Ataria 2014ko irailaren 2a

Zesumak 'Sputniken itzalean' bideoklipa aurkeztu du. Aurtengo Izaskun auzoko jaietako kantua egin du talde albizturtarrak, eta abesti horrekin egin dute bideo muntaia, Alberto Garcesen laguntzaz. Jaiak, ostiralean hasiko dira.

Azken uneko xehetasunak besterik ez dira falta Izaskun auzoko festei hasiera emateko. Ostiraletik igandera bitarteko egitarau zabala antolatu dute Otsabi elkarteko gazteek.

Irailak 5 ostirala:
18:00. Txupinazoa + txokolatada. Buruhandiak.
19:30. Trikipoteoa Albizturtarren eskutik.
20:45. Danborrada afaria.
22:45. Danborrada Bonberenea txarangarekin.
00:00. Kontzertuak: Konbenio del Metal eta Zesuma.

Irailak 6 larunbata:
11:00. Sormen guneak auzoan zehar eta haur jolasak.
14:00. Auzo bazkaria Izaskun plazan.
19:00. Sagardo dastaketa pintxoekin Izaskun plazan.
21:00. Zahagi ardoa Izaskun plazan.
23:00. Kontzertuak: Humus, Lagrimas de Sangre eta Glaukoma.

Irailak 7 igandea:
09:00. Udal Txistulari Bandaren diana
10:30. Tortilla prestaketa.
11:00. Toka txapelketa (gizonezkoak, emakumezkoak eta haurrak).
12:00. Tortilla txapelketa .
Ondoren. Pintxopoteoa.
13:00. Udaberri dantza taldearen emanaldia.
14:00. Zahagi-ardoa Izaskun plazan.
17:00. DJ Porru.
17:00. Izaskun Auzoko Mus Txapelketa Denak tabernan.
19:00. Amaiera festa piñatarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!