Ia 4.000 herritarrek egin dute errenta aitorpena euskaraz aurten

Ataria 2014ko uztailaren 24a

Tolosaldean, UEMAren barnean dauden hamalau udalerritatik hamahirutan hazi da errenta aitorpena euskaraz egin dutenen zifra.

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, UEMAren barnean dauden udalerrietan 19.756 hiritarrek –%24,8ak– egin dute errenta aitorpena euskaraz, iaz baino 1.229 gehiagok. Horietako 3.903, Tolosaldeko biztanleak dira.

Eskualdeko UEMAko kide diren hamalau udalerritatik batean ez ezik, beste guztietan hazi da apirilean UEMAk martxan jarritako "Errenta aitorpena euskaraz" kanpainarekin bat egin eta paperak betetzerako orduan euskara hautatu dutenen zifra.

Maren Belastegik, UEMAko lehendakariak, emaitzak ikusita balorazio "positiboa" egin du, baina ohartarazi du herritarren eta administrazioaren arteko harremanak euskaraz izateko bidean "egiteko asko dagoela". Errenta aitorpena euskaraz egitearen garrantzia ere nabarmendu du: "euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea bultzatzen du. Horrez gain, normalizazioa lortzeko garrantzitsua da herritarrek osotasunean euskaraz bizitzeko hautua egitea".

Tolosako Udala ere pozik agertu da emaitzekin. Herritarren %20,89ak egin dute, 2.000 muga gaindituz. Hori dela eta, Toloako Udalak errenta aitorpena euskaraz egin diuten herritarrei "zorionak" eman nahi izan dizkie, eta era berean, "datorren urean gainontzekoak ere gonbidatu" nahi izan ditu gauza bera egitera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!