Abuztuko jai guztien egitarauak

Ataria 2014ko uztailaren 25a

Tolosaldeko hainbat herritan, hamabostetan zehazki, festak ospatzen dituzte abuztuan zehar; egun horietan oporrik ez duenak, festa egiteko aukera zabala du

Abuztuan Tolosaldeak bizitza pixka bat galtzen du: jendea oporretara joan ohi da eta kaleetan ez da hainbeste mugimendurik ikusten. Aldi berean, hainbat herritan festak ospatzen dituzte, eta horrek egun batzuez bada ere biziberritzen ditu herriguneak. Altzotik hasi –uztailak 30ean emango diote jaiei hasiera ofiziala– eta Berrobin bukatzeraino –azken festa eguna abuztuaren 31n izango da– ia egunero izango da festa giroaz gozatzeko modua.

Hamabost herritan ospatuko dituzte festak –Bidania-Goiatzen herrigune bakoitzak berea antolatzen du– eta gehienak abuztuaren 15aren inguruan izaten dira, hau da, Andre Mari egunari lotuta. Saninazioak, sanestebanak, salontzoak, sanbartolomeak eta sanagustinak dira besteak.

 
 

Abuztuko jaien egitarauak

ALTZO. San Inazioak. Uztailak 26 eta uztailak 30-abuztuak2. Egitaraua.

LARRAUL. San Estebanak. Uztailak 31-abuztuak3. Egitaraua.

BERASTEGI. Salontzoak. Abuztuak 7-11. Egitaraua.

IKAZTEGIETA. Salontzoak. Abuztuak 8-10. Egitaraua.

ADUNA. Andre Mariak. Abuztuak 9-10 eta 14-17. Egitaraua.

ALBIZTUR. Andre Mariak. Abuztuak 14-17. Egitaraua.

BALIARRAIN. Andre Mariak. Abuztuak 14-16. Egitaraua.

GAZTELU. Andre Mariak. Abuztuak 14-15. Egitaraua.

GOIATZ. Andre Mariak. Abuztuak 14-17. Egitaraua.

HERNIALDE. Andre Mariak. Abuztuak 14-17. Egitaraua.

ORENDAIN. Andre Mariak. Abuztuak 14-16. Egitaraua.

ZIZURKIL. Andre Mariak. Abuztuak 14-17. Egitaraua.

BIDANIA. San Bartolomeak. Abuztuak 21-25. Egitaraua.

IBARRA. San Bartolomeak. Abuztuak 21-25. Egitaraua.

AMEZKETA. San Bartolomeak. Abuztuak 22-25 eta 29-30. Egitaraua.

BERROBI. San Agustinak. Abuztuak 28-31. Egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!