ESAITeko kideak Saint Laryko tontorretik

Ataria 2014ko uztailaren 23a

Aldarrikapen martxa egin dute gaur goizean Euskal Selekzioaren aldeko iritzi taldeko kideek Saint Lary Pla D`Adeten. Bertan bukatu da gaur Tourreko etapa. Euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu dute giro onean Mikel Uzkudun ESAITeko kideak eguerdian Ataria irratian.

Atzo iluntzean Euskal Gunean gora behera batzuk izan zituzten ESAITeko kideek Frantziako poliziarekin. Mikel Uzkudunek azaldu digunez ez zieten garagardoa saltzen utzi horretarako baimenik ez zutela argudiatuta. 14 urtetan ez dute horrelako arazorik izan.

Eragozpen txiki horrekin egin zuten atzo Saint Laryko tontorrean euskal festa eta gaurko bizikleta martxa bukatu ondoren Tourreko etapa ikusten gelditu dira zaleak. Euskal txirrindulariak animatu eta geure ikurrak haizatu dituzte bide bazterreik.

ESAITeko kideek aipatu dutenez, nabari da aurten Euskaltelen hutsunea. Aurreko urteetan baino Euskal Herriko zale gutxiago baitako Pirinioetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!