Maider Sierra: "Gure azala eta eguzkiaren artean babesa jarri behar dugu"

Ataria 2014ko uztailaren 18a

Minbiziaren Aurkako Elkartea kanpaina ibiltaria egiten ari da Gipuzkoan zehar. Aurreko ostegunean Tolosako San Frantzisko ibiltokian izan ziren. Eguzki izpiez babesteko aholkuak eman ditu Maider Sierra, Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideak Tolosaldeko Atarian.

Udaberrian eta udan bereziki babestu behar dugu gure azala eguzkiaren erradiazioetatik. Horretarako arropa edo kremak erabiltzea gomendatzen du Minbiziaren Aurkako Elkarteak. Beste hainbat aholku ere eman zituzten aurreko ostegunean Tolosan jarritako postuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!