Euskaltelek parte hartzen ez duenez, aurten ez da uholde laranjarik izango Tourreko Pirinioetako etapetan. Hala ere, euskal ikurrak atera eta euskal txirrindulariak animatzeko deia egin dute ESAITetik.
Asteazkenean, bizikleta martxa abiatuko da Saint Lary Pla D`Adetik. Euskal selekzioen ofizialtasuna eta nazio bezala nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko eskubidea aldarrikatuko dira martxarekin.