Bestalde, Kuadrilen Eguneko bazkarirako txartelak eskuratzeko egunak eta ordua zehaztu dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Ibarrako plazan jarriko ditugu salgai uztailaren 24an (osteguna), uztailaren 29an (asteartea), abuztuaren 5ean (asteartea) eta abuztuaren 7an (osteguna), 19:00etatik 21:00etara, 25 euroan. Kuadrilen Egunean bertan ere eskuratu ahalko dira, 40 euroren truke.
Era berean, haur eta gaztetxoen Kuadrila Egunean parte hartu nahi dutenentzat kamisetak ere jarri dituzte eskuragarri, 7 euroan. Herriko hainbat tabernatan ipini dituzte zerrendak, eta abuztuaren 9a baino lehen eman beharko dute izena erosi nahi dituztenek.
Sei urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat bazkari berezia antolatu dute Kuadrila Egunerako. Sendi Ekintza elkartean izango da, 14:30etik aurrera, eta bertan parte hartzeko, tabernetan jarri dituzten zerrendetan eman beharko da izena. Bazkaria 9 euroren truke eskainiko dute, eta abuztuaren 17a baino leheneman beharko da izena