Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralero txotxongilo emanaldiez gozatzeko aukera dago Ibarran, uztailean. Bada, biharko saioa hirugarrena izango da, eta aurreikusitako taldearen ordez, Txileko Compañia de Muñecos Marionautas taldeak eskainiko du emanaldia. Festival unipersonal izeneko txotxongilo antzezlana eskainiko dute, Ibarrako plazan 10:00etan, eta eguraldi txarrarekin Belabieta pilotalekuan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?